Dokumentu mota: Akta

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

1318 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaAzalpenaEspediente zenbakiaDokumentu motaHasiera dataSustatzaileakSailkapena
H 0281-01
Candelaria Odriozola Tolosako txiroen etxean sartu dutela jakinaraztea # Corpus eta San Pedro jaietako programa prestatzen hasteko erabakia.
1942-05-10
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Udalari zor zitzaizkion inskripzio nominatiboak kobratu direla jakinaraztea # Candelaria Odriozola Tolosako txiroen etxean sartzeko erabakia.
1942-04-26
H 0281-01
"Baleares"en biktima izandako marinelen omenaldirako dirulaguntza ematea mahai gainean uztea # 1942. urteko ekitaldiko aurrekontua Haziendan onartu dutela jakinaraztea # San Marcos eguna ospatzeko mezara joateko erabakia.
1942-04-12
H 0281-01
Candelaria Odriozola zaharren egoitzan sartzearen inguruko gutuna idaztea Gobernadore Zibilari # Manuel Castilla txoferrari Julian Goenaga eroa Santa Agedara eramateagatik prezioaren erdia ordaintzeko erabakia # Jornalariaren soldata finkatzea #…
1942-03-22
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Arratondo baserrian dagoen Candelaria Odriozolaren eskaria abokatuari kontsultatzeko erabakia: zaharren egoitzan udalaren karguz sartzea # Tolosako egoitzan zegoen Antonio Jauregiren gastuak ordaintzkeo eskaera.
1942-03-08
H 0281-01
Manuel Castilla txoferrari Julian Goenaga eroetxera eramateagatik izandako gastuak ordaintzeko erabakia mahai gainean uztea # 1941 urteko gastu medikuen faktura bidali duela Guardia Zibilak # Idazkariari Haziendan dirua kobratzeko baimena.
1942-02-22
H 0281-01
Larraulgo herritarrei agintzea Zilar kalea erabiltzeko garraioak egiteko, plazako zorua apurtzen bait dute # Tasen inguruko dokumentazioa.
1942-02-08
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Albino Iraolari Zapatariaenea lursailera ur lotunea egiteko obra baimena # Azkoitiako udalari Julian Goenaga eroa atxilotu eta berriro Santa Ageda erietxera eramateagatik ordaintzea.
1942-01-25
H 0281-01
1942. urteko ekitaldiko aurrekontua onartzea.
1942-01-18
H 0281-01
Hainbat tabernatan eskusoinuaz musika ekitaldiak emateko baimena idatziz eskatzeko agindua.
1942-01-11
H 0281-01
Xehekarien (detallista) errazionamendu banaketa egin duen Feliciana Segurolari ordainsaria ematea # 1941 urteko argiteria publikoaren inguruko gastua onartzea # Udal batzorde eta langileei gabonak zoriontzea eta lana eskertzea # 1940. urteko ekitaldiko…
1941-12-28
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # José Luis Segurolaren eskaria beteaz agintzen da esnea kanpora saltzen dutenek herrian ere proportzio bat saltzeko # Udalaren aurrekontua murrizteko helburuz bazkari ofizialak bakoitzak bere boltsikotik ordaintzeko agindua…
1941-12-14
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Ibilgailuen gaineko tasa igotzeko erabakia # Ignacio Sarasolari ardo biltegi bat irekitzeko jarduera baimena ezeztatzea # Komunismoaren aurka borrokan dauden soldaduei dirulaguntza bidaltzeko orriak herritarren artean…
1941-11-23
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Natalio Beobideri janari denda bat irekitzeko jarduera baimena ezeztatzea # Lurralde kontribuzioa jasotzeko Udal Batzordea eratzen da # "Zona de reclutamiento y movilización" delakoari erantzutea ganadu, ibilgailu,…
1941-11-09
H 0281-01
Esteban Sarasolari ardo denda bat irekitzeko jarduera baimena ezeztatzea # 1942. urteko erreklutamentua egiteko Donostiako kaxara joateko idazkaria izendatzen da # Garmendia errotariak eskatuta Gariaren Zerbitzuari idazten zaio errotaren zigilua …
1941-10-26
H 0281-01
Albaitariak kobratu behar dituen tasak finkatzea, kexak bait daude gehiegi kobratzeagatik # Harakinari egunez irekitzeko agindua, baserritarrak urrutitik badatoz ilundu eginte die eta # Patata alondegira ekarri behar duten nekazariei deialdia egitea.
1941-10-12
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Gobernadore zibilak bidalitako alkate eta idazkariak hilean behin berarekin bilera egiteko agindua betetzea # Idazkariari Haziendan dirua kobratzeko agindua # Nekazaritzako udal batzordea (Junta Agrícola) eratzea # Zedula…
1941-09-28
H 0281-01
Vicente Laffiteri Hondarribian egingo zaion omenaldira udal ordezkari bezala Agustin Otaegi joatea # Gobernadore zibilak barazki eta fruten prezioen inguruan bidalitako agindua betetzea.
1941-09-14
H 0281-01
Tasen inguruko dokumentazioa # Zahartzaroari Omenaldiaren patronatoari dirulaguntza ematea zahar txiroei laguntzeko # Vicente Laffiteri egingo zaion omenaldiari atxekitzeko erabakia.
1941-08-24
H 0281-01
San Ignacio egunean Loiolan ospatutako meza berezira joandakoen berri jasotzea # Hornikuntza delegazio probintzialetik agindutakoa beteaz patataren inguruko aitorpenak jasotzen ari dira nekazarien artean, emaitzak bidaltzeko.
1941-08-10