Eraikina
Artxiboa
Egoera
Betetzeko
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
16 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
| Signatura | Azalpena | Espediente zenbakia | Dokumentu mota | Hasiera data | Sustatzaileak | Sailkapena |
|---|---|---|---|---|---|---|
0245-018 | Asteasuk Iruñako apezpikutzako kuriaren prokuradore Benito Etxeberriari ahalordea ematea, Iruñako eliz-auzitegian ordezkatzeko batataren gaineko hamarrenaren inguruan dituzten desadostasunak direla eta. | 1818 | ||||
0245-019 | Tolosako Victor Jose Kamio apaizaren izenean aurkeztutako apelazio-errekurtsoari buruzko Burgosko metropoli-epaileen idatzagiriaren kopia, Asteasuko parrokiaren eliz-onura baten esleiparen inguruan. | 1818 | ||||
0245-017 | Asteasuko lehen fruituen errentamendua duten Martin Joaquin Ondarza eta senideei, bigarren epeko ordainketa zatitzea onartzen duen Iruñako apezpikutzaren xedapena. | 1801 | ||||
0245-016 | Asteasuko herriak Vicente Latorreri emandako ahalordea, Iruñako eliz-epaimahaiak herriko erretoretzako bitartekotasuna eman diezaion. | 1795 | ||||
0245-015 | Asteasuko elizaren hasierako fruituen errematante den Amasa-Villabonako Sebastian Francisco Ubillos eta bere fidatzailearen betebehar eskrituraren kopia-eskuetsia. | 1791 | ||||
0245-014 | Juan Bautista eta fidatzaileek Asteasuko elizako maiordomoa den Juan Miguel Gorostidiren alde, lehenengo fruituen errematearen eskrituraren kopia-eskuetsia. | 1746 | ||||
0245-012 | Agustin Manterolaren alde Larraulgo erretore Juan Bautista Zabalak emandako ahalorde eta ordainketa gutunaren kopia-eskuetsia, Larrañaga etxearen errentak kobratzeko. | 1737 | ||||
0245-011 | Asteasuko kabildoak Juan Domingo Urkidizar eta emazteari 658 dukat, 8 erreal eta 18 marairen lagapen eta eskualdatze eskrituraren kopia. | 1734 | ||||
0245-027 | Asteasuko Santa Kruz ermitaren inbentarioa, atalina Sarastiren heriotzaren ondoren. | 1726 | ||||
0245-010 | Larraulgo erretore Juan Bautista Zabalaren alde zentso baten salmentaren kopia. | 1721 | ||||
0245-006 | Larraulgo lehen fruituen errematea Juan Agirreren eta Alkizako bere fidatzaileen alde. | 1707 | ||||
0245-007 | Asteasuko hasikinaren errematea Domingo Ondarzaren alde, ordena arrunten eliz gizona. | 1707 | ||||
0245-005 | Asteasuko Fermin Lizolak, Sorarrain etxekoak Larraulgo parrokia erretoretzari Ascensio Lizola Zeraingo presbiteroari buruz egindako aurkezpenaren kopia. | 1702 | ||||
0245-003 | Asteasuko eliz-kabildoak Pedro Beroiz Zabalari zentsu baten salmentaren zirriborroa. | 1699 | ||||
0245-004 | Kapilautzako nagusti bezala eta Juan Iriarte kapitainaren oroimenean Asteasuko kabildoak Pedro Beroiz Zabalari emandako 100 dukateko zentsu-luditzea eta ordainketa gutunaren zirriborroa. | 1699 |